Olarrua

Olarrua

2011/03/30

Gizartea, zer da?

Gizartea, lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da, normalean berezko kultura nahiz gizarte-erakundeak dituena. Honen azterketa gizarte zientziek egin ohi dute, soziologia delarik aztergai zehatz gisa gizartea duena.
Gizarte terminoa ere animaliez aritzeko erabiltzen da, soziobiologiak nahiz gizarte etologiak aztertzen dutena.

kultura gizarteak eratzen badu, hau zer da? (Kulturaren konposizioa):
  • Elementu kognitiboak: ezaguera objektiboen osaketa, naturaren eta gizartearen gainekoak.
  • Sinesmenak: enpirikoki frogatu gabeak, kosmosaren eta bizitzaren inguruko fede-ekintza; emaitzak dira bere erantzun. Beti ditu erantzunak, jendea uste duenaren arabera mugitzen baita. Sinestea errealitatea ezagutzeko modu bat da. Ezaguera perfekturik ez dago; egiara gerturatzea baino ez dago.
  • Balioak: errealitatera gerturatzeko. Balioak errealitatearen irrika-kontzeptzioak dira. judizioak barneratzen dituzte, gauza, ideia eta ekintza guztiei emanak. Gertatutako fenomeno eta ekintzen gainetik jarritako jarrerak sortzen dituzte. Munduak ez dituen ezaugarri batzuk izatea desiratzen da balioengatik. Ez dago baliorik ez badago taldean onartutako jarrera-araurik.
  • Arauak: kondukta edo jarreraren determinazio markoa.
  • Jarrera: balioek eta arauek determinatutakoa.
  • Balioen eta arauen desbideratzea: taldekako zigorra dute erreakzio gisa. Arau eta balio margen koexistentzia badago, gaineko balio edo oinarriak badaudelako, gehiengoak onartua, eta tolerantzia zigortzen dutenak.
  • Zeinuak: seinale eta sinboloak barneratzen ditu. Seinaleek gertakizun bat erakusten dute (trafiko seinaleak). Sinboloak konplexuagoak dira eta kultura sistema-komunikazioaren gai nagusi dira. Sare-sinboliko nagusiena hizkuntza da. Gizateria ezin da ulertu hizkuntza gabe (soziolinguistika).
  • Araurik gabeko jarrera formak: komunitate nazional bateko jendearen estiloa. 
Hori guztia jakinik, Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.
 
Olarruk "Mafaldaren" esaldi polit bat esango luke hemen:
 
"¡Soñamos muchachos! ¡Resulta que si uno no se apura a cambiar el mundo, después es el mundo el que lo cambia a uno!"

8 comentarios: