Olarrua

Olarrua

2011/05/09

Gizartearen eraikuntza (Mikel Markez)

GIZARTEAREN ERAIKUNTZA
http://es.filesmap.com/mp3/ryJh/mikel-markez-gizartearen-eraikuntza/
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?

Nola maite liteke
lan eskeintza bati ezetza esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau?
Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko?
Inork ez du aspaldi
autostopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskeintzen ez diegulako
Arratsaldeko zortzitan
kaleak hutsik geratzen dira
supermerkatuak denborapasarako
gune bilakatu ditugu
Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean

Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?

Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala dadukate
maitasunaren eta segurtasunaren
aitzakia
Laister lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abixatuko diete
Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu
Dena eros dezaketen haur hauek
preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari:
ilusioa galtzea
Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu


Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?



Aurrean topa dezakezuen abesti hau, Mikel Markez euskal abeslariak gizarteari eginiko kritika baten abestia da. Bertan, azpimarraturik jarrita dagoen zati irakurtzerakoan, harritu nauen hitz batzuk agertzen dira. Dena eros dezaketen haur hauek preziorik garestiena ordaintzen diotela bizitzar: ILUSIOA GALTZEA.Gaur egun, antzeko zerbait gertatzen dela esango luke gure olarruak, teknolojia berrien eraginagatik (bideo jokuek, telebistak, mugikorrak, ordenagailuak,...) ematen diguten entretenimenduak, beste gauza asko kentzen dizkigula. Hau da, orain zoriontasuna eta ilusioa beste gauza batzuekin lortzen dela.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario