Ondoren agertzen den artikuluak, nire ustez gure gizartearen aldaketa oso ongi azaltzen ditu, gainera, zuetariko edozein ia guzti-guztiarekin ados legokeela uste dut. beraz, hor doa:
"Hogei urte barru, Euskal Herriko gizartea helduagoa izango da, zaharragoa, biztanle askok autonomia ekonomiko handiagoa izango du —horrek emakumezkoen iritziak eragin handiagoa izatea ekarriko du—, eta, seguruenik, heziketa-maila handiagoa izango du. Testuinguru horretan, eta teknologia berrien hedapen zabala bermaturik, gaur egun ere biztanleen oraingo zein etorkizuneko bizi-kalitatean funtsezkotzat jotzen diren esparruetan iritzi-, partaidetza- eta presio-eremuak sortuko dira: ingurumenaren zainketa, gizartetik baztertutako pertsona ahulenenganako arduraren bermea, adineko pertsonen zainketa... Hain zuzen, proiektu horrek komunitatean eragiten duen edozein ekimenetan elkarlana, lankidetza eta adostasuna nola lortu beharko den aditzera ematen du.
Europako garapen sozio-ekonomikoarekin batera hainbat balio aldatu dira. Balio tradizionalak ahuldu dira eta “indibidualismo unibertsala” sendotu da. Aldaketa horren adibide dira ezarritako aginpide ezberdinak (politikoak, administratiboak eta sozialak) arbuiatzea, gizabanakoa taldearen menpe egon dadin errefusatzea eta zientzia, teknologia eta arrazionaltasuna gutxiestea.
Indibidualismo unibertsala ez dago egoismo pertsonal huts modura ulertzerik, gizabanakoaren hautatzeko eskubidea eta gizakien eskubideen berdintasuna sustatzeko modu gisa baizik.
Bizi-itxaropena sekula baino handiagoa da (80 urte emakumezkoentzat eta 74 gizonezkoentzat), eta, bestalde, emakume bakoitzeko haur-kopurua sekula baino baxuagoa da (1,5 haur inguru emakumeko). Beraz, historian zehar gertatu ez den egoera baten aurrean gaude: gazteen eta adinekoen proportzioa irauli egin da.
Iritzi publikora zabaltzeko jarrera hori (inkestak, foroak...) komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerekin —multzo handiei kontsultak egitea, informazioa hedatzea, iritzia eskatzea, eta abar, orain arte pentsaezina zena, eragiketa hori ezinezkoa, zaila edo garestia baitzen— uztartu beharko dira. Hala ere, interkomunikazioa hobetu ahala, pertsonen iritziak biltzeko aukerak areagotzen dira. Hori dagoeneko berariaz aipatutako gizarte mailako hainbat alderditan erabakigarria gerta daiteke, hala nola talde ahulenen egoera hobetzeko bermeari dagozkion alderdietan.(...)"
Beraz, hau guztiarekin.... nik zera esango nuke, argi dago teknologia berriak asko laguntzen gaituztela gure egunerokotasunean, edozein arazotan... baina beste gauz edo jarrera asko eta askotan atzera egin dugu, hori dela eta, nire aholku moduan... "dena bere neurrian" esango nuke, zerbait neurriz gainezka erabiltzeak kalteak bakarrik ekar ditzazke.
Azkenik, erabilera eraginkor eta osasuntsu bat izateko, hauek ongi erabiltzen jakin behar dugu, eta ondoren gure belaunaldi berriei ere ongi erabiltzen erakutsi.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario