PEIO ETA BERE IRATXOAK (Bideoa).
Hezkuntzaren Teknologia ikasgaian egin behar izan dugun bideoaren aurkezpena.
Bideoa helburu hezitzaile batekin egina dago, hau da, euskal mitologiaz zertxobait gehiago jakin eta aginduak emateak izan ditzakeen ondorioak azaldu nahi ditugularik, guzti hau, modu entretenigarri batean egina; bideoan.
Besterik gabe, gustatuko zaizuelakoan:
Iratxo bihurtu diren Olarruak!!
Olarrua
Olarrua

2011/05/19
2011/05/10
Ondoren agertzen den artikuluak, nire ustez gure gizartearen aldaketa oso ongi azaltzen ditu, gainera, zuetariko edozein ia guzti-guztiarekin ados legokeela uste dut. beraz, hor doa:
"Hogei urte barru, Euskal Herriko gizartea helduagoa izango da, zaharragoa, biztanle askok autonomia ekonomiko handiagoa izango du —horrek emakumezkoen iritziak eragin handiagoa izatea ekarriko du—, eta, seguruenik, heziketa-maila handiagoa izango du. Testuinguru horretan, eta teknologia berrien hedapen zabala bermaturik, gaur egun ere biztanleen oraingo zein etorkizuneko bizi-kalitatean funtsezkotzat jotzen diren esparruetan iritzi-, partaidetza- eta presio-eremuak sortuko dira: ingurumenaren zainketa, gizartetik baztertutako pertsona ahulenenganako arduraren bermea, adineko pertsonen zainketa... Hain zuzen, proiektu horrek komunitatean eragiten duen edozein ekimenetan elkarlana, lankidetza eta adostasuna nola lortu beharko den aditzera ematen du.
Europako garapen sozio-ekonomikoarekin batera hainbat balio aldatu dira. Balio tradizionalak ahuldu dira eta “indibidualismo unibertsala” sendotu da. Aldaketa horren adibide dira ezarritako aginpide ezberdinak (politikoak, administratiboak eta sozialak) arbuiatzea, gizabanakoa taldearen menpe egon dadin errefusatzea eta zientzia, teknologia eta arrazionaltasuna gutxiestea.
Indibidualismo unibertsala ez dago egoismo pertsonal huts modura ulertzerik, gizabanakoaren hautatzeko eskubidea eta gizakien eskubideen berdintasuna sustatzeko modu gisa baizik.
Bizi-itxaropena sekula baino handiagoa da (80 urte emakumezkoentzat eta 74 gizonezkoentzat), eta, bestalde, emakume bakoitzeko haur-kopurua sekula baino baxuagoa da (1,5 haur inguru emakumeko). Beraz, historian zehar gertatu ez den egoera baten aurrean gaude: gazteen eta adinekoen proportzioa irauli egin da.
Iritzi publikora zabaltzeko jarrera hori (inkestak, foroak...) komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerekin —multzo handiei kontsultak egitea, informazioa hedatzea, iritzia eskatzea, eta abar, orain arte pentsaezina zena, eragiketa hori ezinezkoa, zaila edo garestia baitzen— uztartu beharko dira. Hala ere, interkomunikazioa hobetu ahala, pertsonen iritziak biltzeko aukerak areagotzen dira. Hori dagoeneko berariaz aipatutako gizarte mailako hainbat alderditan erabakigarria gerta daiteke, hala nola talde ahulenen egoera hobetzeko bermeari dagozkion alderdietan.(...)"
Beraz, hau guztiarekin.... nik zera esango nuke, argi dago teknologia berriak asko laguntzen gaituztela gure egunerokotasunean, edozein arazotan... baina beste gauz edo jarrera asko eta askotan atzera egin dugu, hori dela eta, nire aholku moduan... "dena bere neurrian" esango nuke, zerbait neurriz gainezka erabiltzeak kalteak bakarrik ekar ditzazke.
Azkenik, erabilera eraginkor eta osasuntsu bat izateko, hauek ongi erabiltzen jakin behar dugu, eta ondoren gure belaunaldi berriei ere ongi erabiltzen erakutsi.
Zientzia eta teknologia euskal gizartearen begietan
Hogeita hamar urte dira Europan zientzia eta teknologiaren gizarte-pertzepzioei buruzko galdekizunak egiten direla. Euskal Herrian, ordea, orain arte ez zen sekula aztertu zein leku betetzen duten gizartean zientziak eta teknologiak.
Hutsune hori betetzeko asmoz ekin zion 2008an Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabinetearekin batera, "Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian (2008)" lanari. Izan ere, "Azken urteotan hazi egin da herritarren iritziak ezagutzeko premia", nabarmendu du Andoni Eizagirrek, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta azterketaren egileetako batek. Eizagirreren ustez, horrelako ikerketa-lanek laguntzen dute identifikatzen eta interpretatzen zerk eragiten duen gizarteak jarrera bat edo beste izatea, kasu honetan, zientziaren eta teknologiaren aurrean.
Ikerketa-lanaren zati bat izan zen jendearekin eztabaida-taldeetan elkartzea edo elkarrizketak egitea, zientzia eta teknologiarekin lotutako hainbat eztabaidagairi buruz hitz egiteko. Zientzia eta teknologiako gaietan jakintza-maila bat edo beste zuen jendeak ohar batzuk edo beste egingo zituelakoan, hiru taldetan banatu zuten gizartea: batetik, Euskal Herri osoko herritar arruntak hartu zituzten kontuan; bestetik, zientzia- eta teknologia-gaietako ikasle eta ikertzaileak eta giza eta gizarte zientzietako ikasleak, eta, azkenik, zientzia eta teknologiaren arloko adituak. Lehenengo bi taldeekin eztabaida-taldeak eratu zituzten, eta, adituen iritzia, berriz, elkarrizketa bidez jaso zuten.
Alabaina, hor hartu zuten lehenengo ezustekoa: "ikerketak erakutsi du desberdintasunak uste baino txikiagoak direla" dio Eguzki Urteaga EHUko soziologoak, eztabaida-taldeak eta adituei egindako elkarrizketak zuzendu zituen ikertzaileetako batek. Horrek erakusten du, Urteagaren ustez, "gizarteak ezagutza-maila bat duela, baina ez duela erabiltzen".
Eztabaida-taldeetan nahiz elkarrizketetan bildutakoetatik, emaitza kualitatiboak atera dituzte. Horrekin batera, beste bi zati izan zituen azterketak. Batetik, gizartearen pertzepzioaren datu kuantitatiboak eskuratu dituzte. Horretarako, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundeak 2006. urtean CISekin elkarlanean egindako Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren 3. Inkesta Nazionalean bildutako informazioa erabili dute. Zehazki, EAEn eta Nafarroan laurehuna laguni egin zizkieten inkestak jaso dituzte. Eta, bestetik, Euskal Herriko prentsan zientzia eta teknologiari lotutako gaiek duten presentzia aztertu zuen 2008an Elhuyar Fundazioak ( Elhuyar Zientzia eta Teknika ren 2008ko azaroko alean eman genuen azterketa horren emaitzen berri).
Ikerketa horietatik atera daitekeen ondorio nagusietako bat da gizarteak, oro har, goraipatu egiten dituela zientzia eta teknologia. Eztabaida-taldeetan jaso da, esate baterako, zientzia eta teknologia berriei esker askoz bizimodu erosoagoa dugula, bizi-itxaropen handiagoa dugula, eta asko hobetu dela gure komunikatzeko gaitasuna. Jendeak uste du ikerketa eta garapena funtsezkoak direla herrien garapenerako eta ongizaterako.
Halaber, zientzialariak ere gizarteko talderik baloratuenen artean daude. Hain zuzen, EAEn eta Nafarroan egindako inkestetan ikusi ahal izan da zientziarekin lotutako lanbideek betetzen dituztela lanbide baloratuenen zerrendako lehenengo hiru postuak: medikuak daude lehenengo lekuan, 1etik 5erako eskalan 4,4 puntu eman baitizkiete, batez beste, herritarrek; eta zientzialariak bigarrenean eta ingeniariak hirugarrenean, 4 puntu eta 3,8 punturekin, hurrenez hurren.
2011/05/09
Gizartearen eraikuntza (Mikel Markez)
GIZARTEAREN ERAIKUNTZA
http://es.filesmap.com/mp3/ryJh/mikel-markez-gizartearen-eraikuntza/
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Nola maite liteke
lan eskeintza bati ezetza esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau?
Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko?
Inork ez du aspaldi
autostopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskeintzen ez diegulako
Arratsaldeko zortzitan
kaleak hutsik geratzen dira
supermerkatuak denborapasarako
gune bilakatu ditugu
Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala dadukate
maitasunaren eta segurtasunaren
aitzakia
Laister lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abixatuko diete
Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu
Dena eros dezaketen haur hauek
preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari:
ilusioa galtzea
Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Aurrean topa dezakezuen abesti hau, Mikel Markez euskal abeslariak gizarteari eginiko kritika baten abestia da. Bertan, azpimarraturik jarrita dagoen zati irakurtzerakoan, harritu nauen hitz batzuk agertzen dira. Dena eros dezaketen haur hauek preziorik garestiena ordaintzen diotela bizitzar: ILUSIOA GALTZEA.Gaur egun, antzeko zerbait gertatzen dela esango luke gure olarruak, teknolojia berrien eraginagatik (bideo jokuek, telebistak, mugikorrak, ordenagailuak,...) ematen diguten entretenimenduak, beste gauza asko kentzen dizkigula. Hau da, orain zoriontasuna eta ilusioa beste gauza batzuekin lortzen dela.
http://es.filesmap.com/mp3/ryJh/mikel-markez-gizartearen-eraikuntza/
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Nola maite liteke
lan eskeintza bati ezetza esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau?
Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko?
Inork ez du aspaldi
autostopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskeintzen ez diegulako
Arratsaldeko zortzitan
kaleak hutsik geratzen dira
supermerkatuak denborapasarako
gune bilakatu ditugu
Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala dadukate
maitasunaren eta segurtasunaren
aitzakia
Laister lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abixatuko diete
Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu
Dena eros dezaketen haur hauek
preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari:
ilusioa galtzea
Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu
Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu?
Ta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu?
Aurrean topa dezakezuen abesti hau, Mikel Markez euskal abeslariak gizarteari eginiko kritika baten abestia da. Bertan, azpimarraturik jarrita dagoen zati irakurtzerakoan, harritu nauen hitz batzuk agertzen dira. Dena eros dezaketen haur hauek preziorik garestiena ordaintzen diotela bizitzar: ILUSIOA GALTZEA.Gaur egun, antzeko zerbait gertatzen dela esango luke gure olarruak, teknolojia berrien eraginagatik (bideo jokuek, telebistak, mugikorrak, ordenagailuak,...) ematen diguten entretenimenduak, beste gauza asko kentzen dizkigula. Hau da, orain zoriontasuna eta ilusioa beste gauza batzuekin lortzen dela.
2011/04/05
" EL MALTRATO SUTIL"
Bideo honek, ipuin baten bidez kontatzen den gizartearen arazo bat da.
Arazoa gizartak emakumeei bidalitako mezu negatiboa da, non hauen (emakumeen) suntsipenera eraman dezakeen. Ematen dizkiguten mezu hauek, pixkanaka-pixkanaka gure autoestima galtzen laguntzan gaitu eta gure burua geroz eta gutxiago baloratzen, besteen iritzi onaren beharra izaten gure buruarekin gustura egoteko eta benetan ZER eta NOLA garen ahaztuz.
http://www.youtube.com/watch?v=0y9zJ5J2bWA
Bideo hau gelan ikusteko aukera izan genuen, eta mezua modu sinple eta ulertzeko erraza den moduan azaltzen du, egoeran pentsatzera eramaten zaituelarik.
Arazoa gizartak emakumeei bidalitako mezu negatiboa da, non hauen (emakumeen) suntsipenera eraman dezakeen. Ematen dizkiguten mezu hauek, pixkanaka-pixkanaka gure autoestima galtzen laguntzan gaitu eta gure burua geroz eta gutxiago baloratzen, besteen iritzi onaren beharra izaten gure buruarekin gustura egoteko eta benetan ZER eta NOLA garen ahaztuz.
http://www.youtube.com/watch?v=0y9zJ5J2bWA
Bideo hau gelan ikusteko aukera izan genuen, eta mezua modu sinple eta ulertzeko erraza den moduan azaltzen du, egoeran pentsatzera eramaten zaituelarik.
2011/03/30
Aurkitu dudan artikulu bat...
Oso interesgarria iruditu zait interneten bilatu dudan artikulu hau, "influencia en la sociedad", hau da, gizartean eragina duten faktoreak aurkitu nahi nituen. eta artikulu honi buruz, olarru moduan gauza batzuk ditut komentatzeko:
"Actualmente la juventud podríamos decir que ha pasado a un primer plano y su influencia es mucho mayor hoy que hace unos años. Asistimos a una "juvenilización" de la sociedad. Los jóvenes imponen sus formas de hablar, modas, gustos, aficiones, pensamientos... en la sociedad.
Las niñas se hacen mujeres antes, los chicos alcanzan la madurez física antes. Los problemas sexuales, religiosos, políticos, sociales, familiares..., etc., aparecen también antes que en eras históricas anteriores.
támbién en nuestro país existen 13 millones de personas menores de 25 años, o sea casi el 45% de la población total esto acarrea problemas de falta de puestos de trabajo, falta de espacio en escuelas y universidades y ello crea a veces problemas y actitudes agresivas.
Junto a ello, hay que destacar el importante papel que va teniendo la mujer en la vida social y cultural, un papel que antes no tenía ya que de ser solamente novia, esposa, ha pasado a ser compañera, amiga y miembro del mismo equipo de trabajo o estudio. En las escuelas, fábricas, oficinas, comercios, universidades... la mujer está muchas veces luchando por equipararse al hombre desde la juventud.
Hay una mayor relación entre chicos y chicas, y esto hace que esas relaciones se produzcan en un clima de mayor naturalidad"
Las niñas se hacen mujeres antes, los chicos alcanzan la madurez física antes. Los problemas sexuales, religiosos, políticos, sociales, familiares..., etc., aparecen también antes que en eras históricas anteriores.
támbién en nuestro país existen 13 millones de personas menores de 25 años, o sea casi el 45% de la población total esto acarrea problemas de falta de puestos de trabajo, falta de espacio en escuelas y universidades y ello crea a veces problemas y actitudes agresivas.
Junto a ello, hay que destacar el importante papel que va teniendo la mujer en la vida social y cultural, un papel que antes no tenía ya que de ser solamente novia, esposa, ha pasado a ser compañera, amiga y miembro del mismo equipo de trabajo o estudio. En las escuelas, fábricas, oficinas, comercios, universidades... la mujer está muchas veces luchando por equipararse al hombre desde la juventud.
Hay una mayor relación entre chicos y chicas, y esto hace que esas relaciones se produzcan en un clima de mayor naturalidad"
-Sandra Raso Ballarín-
Alde batetik, aipatzekoa da hasieran komentatzen duena, "la juvenilizacion" egia dela, baina ez ditugula baloiak kanpora bota behar, gaur egungo gazte eta ume direnak geu hari gera hezitzen, geuk produzitzen dugu hauek ikasten, ikusten, sentitzen, pentsatzen, egiten... dutena. Beraz, hauen jokabide "txarrez" kexatu beharrean, aurre hartu behar diogu heziketa on eta jasagarri bat aurrera eramaten, argi esaten du "Mafaldaren" esaldi honek, gainera, hausnarketa bat egitera bideratuko dizuela uste dut, irakurle zareten horiei.
"¿Por dónde hay que empujar este país para llevarlo adelante?"
Gizartea, zer da?
Gizartea, lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da, normalean berezko kultura nahiz gizarte-erakundeak dituena. Honen azterketa gizarte zientziek egin ohi dute, soziologia delarik aztergai zehatz gisa gizartea duena.
Gizarte terminoa ere animaliez aritzeko erabiltzen da, soziobiologiak nahiz gizarte etologiak aztertzen dutena.
kultura gizarteak eratzen badu, hau zer da? (Kulturaren konposizioa):
- Elementu kognitiboak: ezaguera objektiboen osaketa, naturaren eta gizartearen gainekoak.
- Sinesmenak: enpirikoki frogatu gabeak, kosmosaren eta bizitzaren inguruko fede-ekintza; emaitzak dira bere erantzun. Beti ditu erantzunak, jendea uste duenaren arabera mugitzen baita. Sinestea errealitatea ezagutzeko modu bat da. Ezaguera perfekturik ez dago; egiara gerturatzea baino ez dago.
- Balioak: errealitatera gerturatzeko. Balioak errealitatearen irrika-kontzeptzioak dira. judizioak barneratzen dituzte, gauza, ideia eta ekintza guztiei emanak. Gertatutako fenomeno eta ekintzen gainetik jarritako jarrerak sortzen dituzte. Munduak ez dituen ezaugarri batzuk izatea desiratzen da balioengatik. Ez dago baliorik ez badago taldean onartutako jarrera-araurik.
- Arauak: kondukta edo jarreraren determinazio markoa.
- Jarrera: balioek eta arauek determinatutakoa.
- Balioen eta arauen desbideratzea: taldekako zigorra dute erreakzio gisa. Arau eta balio margen koexistentzia badago, gaineko balio edo oinarriak badaudelako, gehiengoak onartua, eta tolerantzia zigortzen dutenak.
- Zeinuak: seinale eta sinboloak barneratzen ditu. Seinaleek gertakizun bat erakusten dute (trafiko seinaleak). Sinboloak konplexuagoak dira eta kultura sistema-komunikazioaren gai nagusi dira. Sare-sinboliko nagusiena hizkuntza da. Gizateria ezin da ulertu hizkuntza gabe (soziolinguistika).
- Araurik gabeko jarrera formak: komunitate nazional bateko jendearen estiloa.
Hori guztia jakinik, Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.
Olarruk "Mafaldaren" esaldi polit bat esango luke hemen:
"¡Soñamos muchachos! ¡Resulta que si uno no se apura a cambiar el mundo, después es el mundo el que lo cambia a uno!"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)